Tamaina handiko pieza metalikoen trepanatzea Gipuzkoan

943 462 059
Deitu iezaguzu

Altzairuzko piezen trepanatze berezia, piezaren barruko materiala berreskuratuta

PIEZEN TREPANATZEA

Sektorean dugun 40 urtetik gorako esperientziari eta berrikuntzaren etengabeko bilaketari esker, tamaina handiko piezak eta forma geometriko konplexuak trepanatzeko zerbitzuan espezializatu gara.

Tamaina handiko piezen eta forma geometriko konplexuen trepanatzea
Metalezko piezen trepanatzea 40 mm-ko material-galera txikiarekin

Trepanatze berezia

Ursalton, tonaje handiko piezak trepanatzeko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu, balio bereizgarri batekin: Gure mekanismoak, ohiko industria-trepanatzeko metodoek ez bezala, 6 m-ko luzerara iristeko aukera ematen du 720 mm-ra bitarteko diametroetan edo handiagoetan, eta materialaren galera 40 mm baino ez da. Horren bidez, piezaren barruko nukleoa ia osorik balia daiteke, eta hori oso onuragarria da bezeroarentzat, tamaina handiko pieza metalikoak direnez gero soberako nukleoa oso baliagarria baita pieza berriak fabrikatzeko. Horri esker, produkzio-kostuak nabarmen murrizten dira, hau da, piezaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da gure bezeroarentzako itzulera-etekina.

Gure trepanatze-prozesuaren ezaugarri nagusia arazo bakoitzerako soluziorik onenaren bilaketa da. Gainera, tamaina handiko piezak trepanatzeko prozeduren kasuan, bezeroak eskaintzen dizkigun neurri zehatzetara egokitzen ditugu gure tresnak. Horri esker, 720 Ø-ko edo hortik gorako zifretara iritsi ez ezik, bezeroaren lan-denborak murriztu ditzakegu. Edozein material motarekin lan egiten dugu, baina gure espezializatea F125, F115 eta F114 altzairuen edo herdoilgaitzen, Inconel, Duplex eta abarren trepanatzean datza.


Gure mekanismoak 6 m-ko luzerara iristeko aukera ematen du 720 mm-ra bitarteko diametroetan edo handiagoetan, eta materialaren galera 40 mm baino ez da. Horri esker, piezaren barruko nukleoa ia osorik balia daiteke

  URSALTO TREPANATZE KOMERTZIALA
Zulaketa-diametroa 720 mm-ra bitarte edo handiagoa 350 mm-ra bitarte
Material-galera 40 mm/pieza Material-galera handia
Soberako nukleoaren itzultzea Txikiagoa
Bezeroaren premietara egokitutako tresnak
Zerbitzuaren bizkortasuna 5h/8h 10h/15h
Landu beharreko materialak Denak Denak

Tamaina handiko pieza metalikoak trepanatu behar al dituzu?

Jarri gurekin harremanetan; zure kasua aztertuko dugu, eta zure premietara hobekien egokitzen den neurriko trepanatze-soluzio bat eskainiko dizugu. Usalton espezialistak gara industria-piezak trepanatzeko zerbitzuan, sektorean bakarra den metodo berritzaile batekin. Tamaina gama zabala dugu, eta 720 mm-ra bitarteko trepanatze-diametroetara edo handiagoetara iristen gara, pieza bakoitzeko 40 mm-ko gehieneko galerarekin.

Idatzi iezaguzu edo, nahiago baduzu, deitu iezaguzu eta neurriko soluzio bat eskainiko dizugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

720 Ø-ko eta 6 metroko luzerako metalezko piezen trepanatzea, materialaren 40 mm-ko galera txikiarekin